2024/09/10

Webgunea badauka Uribe Kostako Lantzean Behin komunikazio-egitasmoak

240910-webgunearen-aurkezpena

Azken ukituak eman ostean, gaur aurkeztu du bere bloga Lantzean Behin Uribe Kostako euskarazko komunikazio-egitasmoak. Noizbehinkari digital horretan, tokiko kazetaritza-proiektu xume honek tarteka-marteka plazaratu ohi dituen albiste luzeak eta elkarrizketak irakurtzeko aukera egongo da. Horrez gainera, herri-eragileek helarazitako argazkiak eta bideoak egongo dira ikusgai, webgunean bertan edo horretarako propio sortutako Flickr eta Youtube kanaletan. Kolektibo horien deialdiak eta jarduerak, berriz, Herri Panelean iragarriko dira. “Azken ordukoen” berri X (lehengo Twitter) eta Facebook sare sozialetan ematen segituko du Lantzean Behinek, bitarteko horien denen irudia eguneratu ostean. Instagram ere erabiliko du horretarako. Ondokoa da webgunearen helbidea: lantzeanbehin.blogspot.com

2022ko apirilean argitaratu ziren Lantzean Behin Twitter (orain X) kontua, eta izen bera daukan Facebookeko orria. Ohiko hedabideetan ia tokirik ez duten Getxo udalerriko (eta ahal den neurrian Uribe Kosta eskualdeko) gaien berri euskaraz emateko sortu zen egitasmoa

Zuzen eta artez 

Denbora guzti honetan zehar itxura hartzen joan da Lantzean Behin komunikazio-egitasmoa. Erakunde publikoek ekoitzitako informazioa ia guztiz desagertu da proiektuaren euskarrietatik; eta gero eta toki gehiago hartzen joan dira gehienetan ohiko hedabideetatik kanpo gelditzen diren albisteak. 
 
Faxismoa, arrazismoa, homofobia, matxismoa, euskarafobia... salatu izan ditu Lantzean Behinek; eta eskuin-muturrak erasotutako kolektibo zein norbanakoei eman die ahotsa. 

Txikitik handiagora

2024ko irailean Lantzean Behin noizbehinkari digitala plazaratu arte, batez ere X, Facebook eta Instagram sare sozialetan argitaratu ditu “azken orduko” albiste laburrak komunikazio-proiektuak. Ahal izan denean, gertaera horien sorburu diren eragileei merezi duten garrantzia eman gura izan die Lantzean Behinek, eurek plazaratutako informazioa txiokatuz edo estekatuz. Gai horiek garatu ahal izateko aukera emango du webguneak

Beraz, ez ahaztu...

Gaizki esanak barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu.