![]() |
Hainbat bizikletari Sondikako tren geltokian elkartu ziren 12:30ean / © Jauzi Ekosoziala |
Besteak beste, Algortako Telletxe plazatik abiatuta, Sondikako aerodromoan amaitu zen atzo Jauzi Ekosozialak antolatutako bizikleta-martxa, "jet pribatuen" kutsadura salatzeko helburuagaz. "Luxuaren aurrean nahikotasuna" lelopean, aerodromoan, jet pribatuen kanporatzea exijitu zuten manifestariek. Eguenean, Jauzi Ekosozialak, "turismoak pertsonengan eta ingurumenean duen eragina agerian uzteko", ekintza bat egin zuen Algortako Ereaga hondartzan, Bertan, eragile ekologistako ekintzaileek, eskuareen laguntzaz, ‘Turismo eredu honek hiltzen gaitu’ lelo adierazgarria idatzi zuten hondartzako harean.
