![]() |
| Carmen Diaz (PSE-EE) eta Amaia Agirre (EAJ) gobernu-hitzarmena izenpetzen / © Getxoko Udala |
Getxoko Lurralde Batzordea batuko da eguen honetan 08:30ean, Neguriko Santa Klara jauregian. Batzarrean Algortako Irurak Bat etxearen eraisketaz berba egingo dute. Herritarrek sartzerik daukate. Eraikin horrekin gertatutakoak, besteak beste, desadostasunak sortu ditu udal gobernuko kide Getxoko EAJren eta PSE-EEren artean.
Aurrekontuetan lagun izan duten Getxoko PPk ere erantzukizunak eskatu dizkio Udalari; baita Ahal Duguk ere. Getxo EH Bilduk, ostera, urrunago joan da eta Fiskaltzari Algortako Irurak Bat etxeagaz gertatutakoaren berri emateko eskatu du.
