Irailaren 27tik 29ra bitartean, Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azokaren seigarren edizioa egingo du Sare Antifaxistak, Portugaleteko merkatuan (Casilda Iturrizar kalea, 1); sarrera, doan. Hala, 43 kolektibok eta argitaletxek salgai ipiniko dituzte euren lanak. Horrez gainera, erakusketa, liburuen aurkezpenak, musika-emanaldiak...egongo dira. Besteak beste, Bernd Langer ekintzaile antifaxistaren “Antifaschistische Aktion. Geschichte einer linksradikalen Bewegung” (Ekintza antifaxista. Ezkerreko mugimendu erradikal baten historia) liburua aurkeztuko du espainolera itzuli duen Klaus Armbrusterrek. Baskale elkarteko kidea da bera, eta liburua Sare Antifaxistak plazaratu du aipatu elkarteagaz elkarlanean.
EGITARAUA:
Irailak 27, barikua
Gudari Eguna: Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 49. urteurrena
Greba: Palestinarekin Elkartasuna
17:00-20:00
- Ongi etorria. Muntaiaren hasiera.
- "Erritmo politikoki konprometituak", musika iraultzailea *
Jarduerak:
- “AHTrik Ez!” erakusketa. 30 urteurrena (argazkiak, kartelak, egunkarien artikuluak...).
19:00 Klaus Armbrusterrek “Acción antifascista. Historia de un movimiento de izquierda radical” liburua aurkeztuko du.
Irailak 28, zapatua
La Suizako Seiekin elkartasuna
11:00-20:00
Irekiera Jarduerak:
- “AHTrik Ez!” erakusketa. 30 urteurrena (argazkiak, kartelak, egunkarien artikuluak...).
- "Erritmo politikoki konprometituak", musika iraultzailea *
12:00 “Mexiko, erresistentzia eta elkartasuna”.
13:00 Emakume Migratu Feministak elkartearen aurkezpena.
15:00 Bazkaria: 5 euro.
18:00 "La Hoguera" liburuaren aurkezpena, Ovejas Negrax banatzailearen eskutik.
Irailak 29, domeka
Justizia Unairentzat
11:00-15:00
Jarduerak:
- “AHTrik Ez!” erakusketa. 30 urteurrena (argazkiak, kartelak, egunkarien artikuluak...).
12:00 Animalistak Bilboko talde antiespezistaren “Goseak akabatuak” liburuaren aurkezpena.
13:00 Kontzertua: Feile (Euskal Herrian egindako musika zeltikoa) eta Tribute Shane MacGowan (The Pogues).
Agurra
Itxiera
* Aurten, Jazz Oi ! + Feile + Ovejas Negrax + N2OGU Djak.
