2022ko apirilean argitaratu ziren Lantzean Behin Twitter (orain X) kontua, eta izen bera daukan Facebookeko orria. Ohiko hedabideetan ia tokirik ez duten Getxo udalerriko (eta ahal den neurrian Uribe Kosta eskualdeko) gaien berri euskaraz emateko sortu zen egitasmoa.
Denbora guzti honetan zehar itxura hartzen joan da Lantzean Behin komunikazio-egitasmoa. Erakunde publikoek ekoitzitako informazioa ia guztiz desagertu da proiektuaren euskarrietatik; eta gero eta toki gehiago hartzen joan dira gehienetan ohiko hedabideetatik kanpo gelditzen diren albisteak.
Faxismoa, arrazismoa, homofobia, matxismoa,
euskarafobia... salatu izan ditu Lantzean Behinek; eta eskuin-muturrak
erasotutako kolektibo zein norbanakoei eman die ahotsa.
2024ko
irailean Lantzean Behin noizbehinkari digitala plazaratu arte, batez ere
X, Facebook eta Instagram sare sozialetan argitaratu ditu “azken orduko”
albiste laburrak komunikazio-proiektuak. Ahal
izan denean, gertaera horien sorburu diren eragileei merezi duten
garrantzia eman gura izan die Lantzean Behinek, eurek plazaratutako
informazioa txiokatuz edo estekatuz. Gai horiek garatu ahal izateko aukera ematen du webguneak.
Beraz, ez ahaztu...
Gaizki esanak barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu.