![]() |
| Zaballako espetxera egindako martxa baten artxibo-irudia / cc-by Hala Bedi |
Azken hilabetean lokutorioetan suertatu diren matxurak direla eta, pazientzia agortu zaie Arabako Zaballa espetxean dauzkaten 13 euskal preso politikori. Besteak beste, Aitor Cotano algortarrak eta Orkatz, Lexuri eta Irantzu Gallastegi berangoztarrek lokutorio-grebari ekitea erabaki dute. Kartzelako zuzendaritzak matxura denak behingoz konpondu arte protestan segitzeko asmoa daukate, bisitak baldintza duinetan egin ahal ditzaten.
Bitartean, espetxeko zuzendaritzak ez omen du ezertxo ere egin. Azken hilabeteko matxurei dagokienez, "asteotan behin eta berriz eskatu diogu espetxeari konpondu dezan. Alferrik. Aitzakia merkeak soilik eskaini dizkigu. Konponbiderik ez, ezta alternatibarik ere", kritikatu dutenez.
Aldarrikatu dutenez, "preso ororen oinarrizko eskubidea da bere hurkoekin harremana izatea, eta euskal preso politikook gainera herritarrekin lotura estua dugunez, funtsezkoa dugu. Harreman hori baldintza duinetan egin behar dugu eta ezin dugu onartu bisitak gauzatzea Zaballan dauzkagun baldintzetan".
