![]() |
| Pankarta eskualdean egongo den mobilizazioetako bat iragartzen. |
Erregimen frankistak fusilatu eta 49 urtera, ETA erakunde armatuko kide izandako Juan Paredes Manot "Txiki" zarauztarra eta Anjel Otaegi Etxebarria azpeitiarra gogoratuko ditu irailaren 27ko (barikua) Gudari Egunak. Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideakaz batera erail zituzten. Haiek eta bidean geratu diren lagunak gogoratzeko, mobilizazioak izango dira Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Uribe Kosta eskualdean ere. Adi mobilizazioetara!
Uribe Kostako herri eta auzoetan, ondoko hauek gogoratu izan dituzte hainbat urtez:
EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO “Txikia”
Itsasondo 1944.10.09 - Algorta 1973.04.19
ETAko buruzagia Francoren poliziak hil zuen tirokatuta Algortan.
JON PAGAZARTAUNDUA ISUSI "Pagaza"
Laudio 1954 - Itzubaltzeta 1973.11.28
ETAko kidea Itzubaltzeta / Romoko Lope de Vega kalean hil zen, esku artean zuen bonbaren erloju
sistemak jarritako orduan baino lehenago eta auto barruan eztanda egin
zuzenean. Joxe Etxeberria Sagastakume "Beltza" amezketarra ere hil zen egoera berean.
JOXE ETXEBERRIA SAGASTUME “Beltza”
Amezketa 1951.07.30 - Itzubaltzeta 1973.11.28
ETAko kidea Itzubaltzeta / Romoko Lope de Vega kalean hil zen, esku artean zuen bonbaren erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eta auto barruan eztanda egin zuzenean. Jon Pagazaurtundua Isusi "Pagaza" laudiotarra ere hil zen egoera berean.
DAVID ALVAREZ PEÑA
Plentzia 1952.08.08 - Bilbo 1978.01.14
ETAko kidea Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtuko ospitalean.
MARIO ALVAREZ PEÑA
Plentzia 1955.07.24 - Barrika 1981.03.17
ETAko kideari eskuartean zeukan bonba lehertu egin zitzaion eta zaurien ondorioz hil zen. Hiru urte lehenago hildako David Alvarez Peñaren anaia zen.
EUGENIO GUTIERREZ SALAZAR “Tigre”
Leioa 1955.01.14 - Idauxe Mendi 1984.02.25
Errefuxiatu talde batekin Zuberoako Idauze-Mendi udalerriko baserri batean zegoela hil zuen GALek.
XABIER GALDEANO ARANA
Bilbo 1934.06.15-Donibane - Lohitzun 1985.03.30
Algortarra "Egin"-eko sortzaileetako bat zen, Administrazio Kontseiluko
kidea eta egunkariaren ordezkaria Ipar Euskal Herrian. Donibane Lohizunen errefuxiatuta zegoela hil zuen GALek.
LUIS MARIA ZULUAGA BALZISKUETA “Zulu”
Zornotza 1939.12.15 - Venezuela 1994.07.13
IÑAKI AURREKOETXEA ZUBILAGA “Sope”
Bilbo 1957.04.01 - Bordele 1996.01.24
Bordelen gaixotasun baten ondorioz hil zen iheslari politiko sopeloztarra.
ANTONIA HERNANDEZ RODRIGUEZ
Aranda de Duero 1997.03.14
Sakabanaketa politikaren ondorioz hil zen, auto-istripu batean, Anjel Figueroa bere iloba espetxera bisitatzera zihoanean. Aranda de Dueron.
AITOR ELORTZA UNANUE
Paris 1960 - Baiona 2006.01.16
Iheslari politiko algortarra Baionan hil zen, 25 urte ihesean eman ondoren.
ANJEL FIGUEROA FERNANDEZ
Algorta 1972.12.06 - Algorta 2013.03.14
Gaixotasun larri eta sendaezina zuen preso politiko algortarra Langraizeko espetxetik atera eta askatasunik eman gabe, etxera eraman zuten, espetxealdi arinduan. Etxean preso hil zen. Bere amama Antonia Hernandez 16 urte lehenago hil zen, auto-istripu batean, Anjel espetxera bisitatzera zioala.
