2024/11/16

Algortako Julio Caro Baroja BHI "ikastetxe elitista eta ingelesa" bilakatzeko asmoa gaitzetsi dute bertoko irakasle euskaltzaleek

241116-institutua-ez-dago-salgai

Algortako Julio Caro Baroja BHIko irakasle euskaltzaleek zehaztu dutenez, hezkuntza-zentroa "ikastetxe elitista eta ingelesa" bihurtzeko "zuzendariaren eta haren taldetxoaren maniobra" EAEko Aldizkari Ofizialean azaroaren 8an argitaratutako Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren aginduagaz (pdf) lotura zuzena dauka, "aurretik prestatzen ibili diren arren". Egitasmoa institutuko Eleaniztasun eta Berrikuntza Batzordeetan aurkeztu zuten herenegun eta hilaren 19an Batzorde Pedagogikora eramango dute.

Aipatutako agindu horren bitartez, EAEko 4 ikastetxetan Nazioarteko Batxilergoa ezartzeko prozesua abiarazi dute, 2026/2027 ikasturteari begira: bi ikastetxe Bizkaian eta bana beste lurraldeetan. Euskara eta Lengua Castellana izan ezik, ikasgai denak ingelesez emango dira.

Algortako Julio Caro Baroja BHIko irakasle euskalzaleak plazaratutako adierazpena irakurri hemen.

Honi buruz:

Batxilergo ia osoa ingelesez ipini gura dute Algortako Julio Caro Baroja institutuan (2024 Aza 15)