2024/10/12

Ertzaintzak faxistak babestu eta antifaxistak erasotu ditu urriaren 12an Bilbon

241012-erresistentziaantifaxista-ertzaintza-oldarraldia
Zaurituetako bat / © Alerta Gorria irratia
Gutxienez zortzi lagun identifikatu eta bi zauritu ditu, eta beste bat atxilotu du Ertzaintzak, Erresistentzia Antifaxistak Bilbon deitutako manifestazioaren bukaeran. Sare Antifaxistak eta Ecuador Etxeak baieztatu dutenez, polizia autonomikoak Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean batutako falangista talde bat babestu eta antifaxistak erasotu ditu. 
 
Salatu dutenez, talde ultraeskuindarraren agerpena ez da kasualitatea izan, "Bilboko urriaren 12ko mobilizazioei boikota egiteko" saiakera baizik. Ekintzaile antiarrazistek eta antifaxistek falangistak isilarazi dituzten arren, Ertzaintzak gogor oldartu zaie.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur Bilbon gertatutakoa "estaltzen" saiatuko dela uste du Sare Antifaxistak.
 
Honela zuzendu zaio Zupiriari: 
 
"Estaliko al du Bingen Zupiriak gaur Bilbon gertatutakoa? Bai ala ez? Erantzuna erraza da. 
 
Zupiria, ez esan gero barne-arazoetan edo gardentasun-batzordean ikertuko duzuela".
 
Bitartean, atxilotua libre uzteko (ez dakigu dagoeneko askatu duten) exijitu eta Ertzaintzaren bortizkeria salatu du Erresistentzia Antifaxistak.
 
 
241012-erresistentziaantifaxista-ertzaintza-oldarraldia