![]() |
| © Algortako Indabada |
Mende laurdena egingo du aurten Algortako Indabadak, eta zalantza barik hori posiblea izan da pertsona eta belaunaldi askoren lanari eta inplikazioari esker. Hori guztia ospatzeko aukera egongo da aurtengo hitzorduan, urriaren 26an, "Uzta jasotzeko garaia" lelopean. Aurtengo Indabadari dagokionez, formatu bikoitza probatuko dute lehendabiziko aldiz. Alde batetik, ohiko indaba-jana eta egitaraua egongo da, Algortako Txiki-Otaegi plazan. Bestetik, eta aurtengo berrikuntza gisa, Indabada Txapelketa antolatu dute izena ematen duten koadrillen artean, Biotz Alai plazan, bigarren gune bat sortuz Indabada Egunean ahalik eta lagun eta belaunaldi gehien egunaren parte izateko.
Bigarren formatu horretan parte hartzeko, urriaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera, kontaktua eta partaide kopurua adieraziz. Indabadaren antolakuntzak mahaiak eta aulkiak ipiniko ditu, eta gainontzeko material guztia koadrillak eraman beharko du egunean bertan. Koadrillaren bakoitzaren inskripzioa 25 eurokoa izango da, antolakuntza-gastuetara bideratuko direnak. Gainera, antolakuntzak musika eta umeentzako tailerrak jarriko ditu Biotz Alai plazan, egun horretan.
Pintxopotea
25. Indabada are bereziagoa izan dadin, egitaraua luzatzea erabaki dute. Aurten, zapatuan antolatutako betiko jai-egunaz gainera, aurreko eguenean kantu-poteoa egingo dute, herriko musikariakaz batera, Kresaltxu, larunbaterako gogoak piztuko ditugu herrian zehar, 19:00etan hasita. Hala, pintxopote berezia eskainiko dute Algortako ia hogei tabernek.
Txapelketan izena emateko hemen.
