![]() |
| Eragileek Erandioko udaletxearen aurrean egin dute elkarretaratzea / © Sare Antifaxista |
Bariku honetan eman diete hasiera ekainaren 28ko Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren harira Erandioko hainbat eragilek antolatutako ekitaldiei. Horren harira, “EAJren eskuetan” dagoen tokiko Udalari “jarrera penagarria” izatea leporatu dio Sare Antifaxistak. Gaur jarraituko dute ekitaldiek.
Sare Antifaxistak salatu duenez, “PPk, Voxek, EAJk... ultraeskuindar politikoek, bakoitzak bere erara, LGTBIQ+ mugimendu borrokalari baten aurkako konfrontazio eta arbuio-jarrera mantentzen dute. Erandion ikusi eta sufritu izan dugu, ez bakarrik LGTBIQ+ mugimenduaren aurka; baita mugimendu feministaren, memorialistaren eta antifaxistaren aurka ere“.
