2024/07/04

Gizartearen presioak eragin omen du Segurtasun Sailak Silviaren auziaren akusazioa uztea

230928-silvia-arrazakeria-elkarretaratzea
Silviari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Getxoko udaletxean / © Ecuadior Etxea

Naiz.eus agerkariak atzo zabaldu zuenez, 2018an Silvia izeneko boliviar jatorrizko Algortako emakumea Neguriko komisarian jipoitzeagatik zigortutako ertzainak auzitan jarraitzeari uko egitea ebatzi zuen ekainaren erdialdean. Dirudienez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak defentsaren kostuak ordaintzen ez jarraitzeko erabakiagatik egin zuen atzera polizia-agenteak. Agatha Libano Silviaren abokatuak adierazi duenez, “gizartearen presioaren ondorioz” hartu zuen erabaki hori Segurtasun Sailak.
 
Letraduak azaldu duenez, “Silviaren kontrako akusazioek oinarririk ez zutela aitortu behar izan zuten. Baina, horrek ez du esan nahi bere aurkako prozesu judiziala amaitu denik, behin betiko absoluzioa lortzeko borrokan jarraitzen baitu”. Izan ere, ertzainari sei hilabeteko espetxe-zigorra ipini arren, Silviari 540 euroko isuna ezarri zion Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, “agintaritzako agenteei desobeditzea” egotzita:; baita epaiketaren kostuak ordaintzea ere. 

Segurtasun Sailarentzaren aldetik, kasu hau “gehiegikeria eta larderia-saiakera argia” izan dela kritikatu du berriro ere Agatha Libano abokatuak. Jaurlaritza tik zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu zuten Silviarentzat, “errugabea zela jakinda, beldurtzeko helburuarekin”. 

“Nahiz eta beraiek esan ez zirela akusazioa zeramatenak, gizartearen presioak mozorroa kendu zien. Silviak urte hauetan jasan duen birbiktimizazioa onartezina da, eta oraindik ez da erabateko justizia egin”, dio letraduak.