![]() |
| Babes Zibileko langileak eta udaltzainak zaintza lanetan Altzagan, uholde arriskuagatik / © Erandio Bizirik |
Marea biziek ez dute uriolarik eragin momentuz Erandion Gaur itsasgora ez da aurreikusitakoa bezain bizia izan eta, horri esker, itsasadarrak ez du gainezka egin Altzagan, Erandio Bizirik elkarteak sare sozialetan nabarmendu duenez. Horregaz batera, udal-teknikariek izandako “begi ona” eta hartutako “erabakien egokitasuna” goraipatu dituzte bizilagunek. "Azpimarratu behar da, hasiera-hasieratik eskatu genuena betez, kaiko obra zakuekin eta harearekin itxi izanak eragotzi egin duela inguru horretatik errepidera ura ateratzea", azaldu dutenez.




