![]() |
| Sexu-erasoa salatzeko kontzentrazioa Sopelako udaletxe aurrean, artxiboko irudian / © Sugarri |
Epaileak 35 urteko gizon bat espetxeratzeko agindua eman zuen martitzenean, abuztuaren 28an Sopelan izandako sexu-eraso baten egilea izatea leporatuta. Horren harira, adierazpen instituzionala plazaratu zuen eguaztenean Udalak. Sugarri neska* gazteen taldeak eta Sopelako Sare Feministak ere elkartasuna adierazi diete erasotutako emakumeari zein bere gertukoei, eta sexu-erasoa gaitzetsi dute, sare sozialen bitartez. Eragile feministak "nazkatuta" agertu dira eraso berri honen aurrean, eguneroko ogia direlako. Horiei aurre egiteko, autodefentsa feminista aldarrikatu dute.




