![]() |
| 2023ko urriaren 4an epaitu zituzten Silvia eta bera jipoitu zuen ertzaina / © Getxoko EH Bildu |
2018an Silvia izeneko boliviar jatorrizko Algortako emakumea Neguriko komisarian jipoitzeagatik zigortutako ertzainaren defentsa Eusko Jaurlaritzak hartu zuen bere gain, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak aitortu duenez. Lakuak orain arte baieztatu ez arren, jakina zen. Nabarmenena da Zupiriak ezetsi egin duela aurrez Josu Erkoreka sailburu ohiak esana: Jaurlaritzak ez zuela prozesuan parte hartu. Bada, Aghata Libano Silviaren abokatuak azpimarratu du “behingoz” bost urte eta erdiz salatzen ibili dena baieztatu egin dela; “atestatua faltsutu, frogak sistematikoki zein nahita estali eta ikertu ez izana”, alegia. Hori dela eta, letraduaren ustez, “estalketa horretan inplikatutako bakoitzak kontuak eman” beharko lituzke.




