![]() |
| Azaroaren 25ean Bilboko epaitegien aurrean egindako kontzentrazioa / © Ecuador Etxea |
SOS Arrazakeriak eta Silvia No Estás Sola eragileak joan den astelehenean salatu zutenez, 2018ko maiatzean Neguriko ertzain-etxean jipoitutako emakume arrazializatu horren auzia itxita geratu da, ofiziozko prokuradoreari Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu gura zuten helegitea aurkeztea “ahaztu” zaiolako, Agatha Libano Alonso abokatuak errekurtsoa zehatz-mehatz prestatu eta garaiz helarazi zion arren. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten isuna ezarriz, desobedientzia leporatuta. Aurten, Silviak Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa zuen, bere errugabetasuna frogatzeko eta agenteak zigor gogorragoa jasotzea eskatzeko. Ez da posible izango.




