Gaur bete dira 21 urte Ukberri.net agerkari digitala jaio zela, Auzitegi Nazionalak itxitako "Euskaldunon Egunkaria"ren "Bizkaia" gehigarriak eskualdean utzitako hutsunea betetzeko saiakera gisa. 2003ko azaroaren 8an hasita, Uribe Kostako kaleetan gertatutako hamaika borroken lekuko izan zen, 11 urte luzez, eta horiek denak sareetara eroan zituen. 2014ko abenduan eman zuen amaitutzat bere jarduna, "UK" aldizkariko kideakaz eta euskalgintzako eragileakaz batera, Hiruka Komunikazio Taldea sortu ostean.
Lau urte beranduago http://Ukberri.net sortu eta 11 urtez aurrera atera zuten langile biak kaleratzea erabaki zuen Hirukak. Kaleratzea bidegabea zela deliberatu zuen epaile batek. Hirukak, ordea, ez zituen langileak berriro hartu.
