2025/02/17
Behin-behinean itxita!
2025/02/04
Euzkadi faxistengatik babesteko hegazkinaren aldeko futbol-partida gogoratuko dute
Otsailaren 7an 88 urte beteko dira EAJren eta EAE-ANVren arteko partida jokatu zenetik Bilboko San Mames futbol-zelaian, 1936ko gerran, Bizkaia eta Gipuzkoa nazi-faxisten erasoaldietatik babestuko zuen hegazkin bat erosteko dirua ateratzeko asmoz. Hori gogoratzeko, eguazten honetarako, otsailaren 5erako, solasaldia antolatu du Sare Antifaxistak, 19;00etan, Bilbo Zaharreko Arroka Herri Tailerrean. Horretan hitza hartuko dute Eduardo Renobales eta Joseba Gotzon historialariek.
2025/01/17
Zazpi ikasleri Instagram bidez egindako irain matxistak salatu ditu Aixerrotako Ikamak
![]() |
| Gaurko kontzentrazioa Aixerrota institutuan / Aixerrotako Ikama |
Ikama ikasle antolakundeak deituta, Getxoko Aixerrota BHI institutuko hamarnaka ikaslek, irakaslek eta langilek egin dute elkarretaratzea gaur, atseden aldian, hezkuntza-zentro horretako zein beste ikastetxe batzuetako zazpi bat neskari, sare sozialen bitartez, irain matxistak egin dizkietela salatzeko. Zehaztu dutenez, Instagrameko kontu anonimo batetik egin diete eraso emakume gazteei. Hala, gertatutakoa “onartezintzat” jo du Aixerrotako Ikamak: “Gaur, elkarrekin, ozen eta argi esaten dugu gure institutuan ez dagoela matxismorako, gorrotorako eta jazarpenerako lekurik.”, erakundeko kideek adierazi dutenez. Jarrera horiek desagerrarazteko lanean jarraituko dutela adierazi dute.
